Langileen "asistentzia kalitatea" eta "jarduna" defendatu du Aita Mennik

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko aza. 15a, 17:43

Haien arabera, ELAk salaketak egin ditu, baina ez du errealitatea azaldu. Adierazi dutenez, ikuskapen bat egin zen zerbitzuetan, baina ez zen "egoera irregularrik" hauteman.

ELA sindikatuak salaketa bat erregistratu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiko Ikuskaritza Sailean uztailean, Aita Menniri "langile falta" egotzita eta horrek zerbitzuaren kalitateari eta pazienteei zuzenean eragiten diela nabarmenduta. Dena den, Aita Mennitik adierazi dute ELAk ez dituela errealitatea eta emaitzak zabaldu.

Haren arabera, salaketa horiek gogoan izanda, ikuskapen bat egin zen zerbitzuetan, baina Aita Mennitik azaldu dute ez dela "egoera irregularrik" identifikatu, eta Gipuzkoako diputazioak horren berri eman ziola sindikatuari. "Azken horrek hedabideetan argitaratu zituen salaketak, baina ez emaitza".

Jakinarazi dutenez, ez dago langileen baldintzak borondatez hobetzea eragozten duen lege, arau edo dekreturik, adierazpen askatasuna dago gizabanakoentzat eta enpresentzat, eta gutxieneko zerbitzuak ezartzen dira grebarako eskubidea eta artatutako pazienteen osasunerako eskubidea bermatzeko.

Jardunaren azalpenak

Azaldu dutenez, Aita Mennik urtean 30 ikuskapen baino gehiago jasotzen ditu "modu normalizatuan" administrazio publikoetako ikuskaritza zerbitzuetatik, pazienteen eta senideen gogobetetzeari buruzko inkestak egiten dira aldiro, eta hainbat lan batzordek hilero aztertzen dituzte emandako zerbitzu guztien kalitate adierazleak. Beraz, adierazi dute argiak direla. "Langileriaren profesionaltasuna defendatzen dugu asistentzia kalitate txarragoari buruzko baieztapenen aurrean, gardenak gara erakundeen aurrean eta kontuak ematen ditugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak