Babarrunari eskainitako azoka zapatuan

Mirari Altube Arrese 2022ko aza. 15a, 08:56

Azaroko bertako produktuen azokan babarruna izango da protagonista azken urteetan legez. Azaroaren 19koa urteko azken azoka izango da eta ohiko postu eta ekoizleez gain, babarrun dastaketa egingo da.

Hamar kilo babarrun prestatuko dituzte Seber Altube plazan, eta herritarrei eskainiko dizkiete ondoren; 11:00etarako izango dute gertu kozinatutakoa.

Horrez gain, Euskolabel produktuekin osatutako hamar otar zozketatuko dituzte; 13:00etan izango da hori.

Azokaren ordutegia ohikoa izango da, 09:00etatik 14:00etara, eta erosleek jasoko duten erosketa txartelarekin parte hartu ahal izango dute saskien zozketan. Txartel horrekin, gainera, Biteri plazako parkingean bi ordu debalde aparkatu ahal izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak