30 bat Saharar bildu dira Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan, Emakume Sahararren elkarteko idazkari nagusi berria den, Shabba Sieni Brahim-ekin hitz egin eta eztabaidatzera. Europara bidaia egin du idazkari berri nagusiak, instituzio ezberdinekin proiektuak sortzeko asmoarekin, Saharako herriari laguntzeko asmotan. Bien bitartean, hitzaldi ezberdinak ematen ari da; Bilbon izan zen atzo; gaur Arrasaten; eta etzi Gasteizen izango da.
Gai ezberdinak jorratu dituzte, besteak beste, Saharako herrialdean okupatuta dauden eremu ezberdientako jendeari, bereziki emakumeei, hemendik nola lagundu. Emakume Sahararrek lanerako diztuzten baldintzak nola aldatu edo bertako kultura ere nola mantendu dezaketen. Hitzaldi oso parte hartzaile izan da, eztabaidarako ere leku eman duena eta denen ahotsak eta ideiak jasotzeko aukera ere izan dute. Behin erabakiak hartuta "akziora" pasatzeko unea iritsi dela azpimarratu dute.