Liberiako osasun mentaleko unitatearen urteurrena ospatu du Aita Menni ospitaleak

Zuriñe Urruela Santidrian 2022ko aza. 10a, 17:02

Aita Menni ospitaleak emakumeak artatzeko Liberian, Afrikan, abian jarri zuen osasun mentaleko unitateak bost urte bete ditu. Liberiako osasun mentaleko Benedict Menni Step Down Unit programen barnean dago eta Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) onarpena du.

Aita Menni Ospitalearen eta Monroviako Benedict Menni Osasun Zentroaren arteko lankidetza-proiektua da, We Are Like You (WALY). Eta bere helburua osasun-instalazioak garatzeko beharrezkoak diren funtsak biltzea da, gaixotasun mentala edo desgaitasun intelektuala duten emakumeei tratamendu egokia emateko.

Urteurrenaren harira, Aita Menni Ospitaleak Afrikako Osasun Mentala jardunaldia antolatu du bere egoitzan, Arrasaten. Boluntariotzaren eta nazioarteko lankidetzaren esparruan zentratutako, eta proiektuan parte hartu duten hainbat pertsona eta erakunde izan dira bertan.

Afrikako egoera

Jardunaldian esan du Ato Kwamenak –Monroviako Saint Benedict Health Centerreko Osasun Mentaleko Unitateko koordinatzailea– Liberiako osasun programa nagusiak zuzenduta daudela GIBean, tuberkulosian, malarian eta ama-haurren osasunean. Eta salatu du: "Ia ez dago aurrekonturik osasun mentalaren arlora bideratua".

Haien lan taldea handia da eta emakumeei laguntzeko bide anitz dituzte: psikiatria, terapia okupazionala eta musikoterapia. Gainera, hainbat tailer garatzen dituzte: sukaldaritza eta ile-apainketa, esaterako. Eta gaineratu du: "Emakumeen gaixotasun mentala ez ezik, osasun mentalari buruzko prestakuntza espezifikoa ere badugu; bai emakumeentzat, bai senideentzat. Bestalde, pertsona horiek lan-merkatuan txertatzen laguntzen ditugu, haien gizarteratzea sustatuz hainbat tailerren bidez: oinarrizko ekonomia eta ekonomia aurreratua, adibidez. Azken finean, haiei bizi-helburuak lortzeko tresnak ematen dizkiegu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak