Cristian Matiasek Mondrako entrenatzaile izateari utzi dio, eta oraingoz Jorge Santiagok hartuko du lehenengo taldea zuzentzeko ardura. Aspaldiko liga hasiera kaskarrena egin du talde zuri-moreak, Ohorezko erregional mailako bederatzi jardunalditan oraindik ez dutelako partidurik irabazi, eta batutako hiru puntuak berdinketa bidez iritsi dira. Gainera, joan den astean lider dagoen Hernaniren zelaian 5-0 galdu izanak ere ez du lagundu. Hala, egoera zuzendu nahian klub zuri-moreak entrenatzailea aldatzea erabaki du. "Eskerrak eman nahi dizkiogu Cristiani azken urteotan Mondra taldeko lehen bi taldeen entrenatzaile gisa egindako lanagatik", adierazi du Mondra futbol taldeak.