Nazioartean ere ematen dute maila karatekek

Hasier Larrea 2022ko azaroaren 9a

Saioa klubeko borrokalari gazteek kilometro mordoxka egin dituzte azkenaldian lehiaketetan parte hartzeko, baina merezi izan diete joan-etorriek, domina ugarirekin itzuli baitira hitzorduetatik. Europako onenen pare aritzeko gai direla erakutsi dute.

Herriko karateka gazteek beste urrats bat eman zuten joan den asteburuan Lisboan (Portugal), Europako Kyokushinkai World Federation txapelketari dagokion jardunaldian. Aitor Madinabeitiak, Xavier Varteniucek, Julen Bermejok, Danel Izurrategik eta Irati Izurrategik esku hartu zuten bertan, eta Bermejok eta Izurrategi anai-arrebek brontzezko domina bana eskuratu zuten. "Oso pozik gaude, Europa mailan horrela aritzea gauza handia baita. Poloniako, Bulgariako, Israelgo eta Armeniako karatekak dira gaur egun lehiakorrenak, nazioarteko txapeldunak dira, eta gu gai izan gara beraien aurrean modu duinean jarduteko. Zorionak denei egindako lanagatik", adierazi du Carlos Sanchez entrenatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak