Jokin Zaitegi arrasatear idazlea gogoratzeko eta hark literatura unibertsala euskaratzen egin zuen ahaleginak jarraitzeko, haren izena daraman sariketa antolatu dute, beste urte batez, Arrasateko AED elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin. Sariketa urteko Literaturako Nobel saria irabazi duen idazlearen lan bat itzultzeko erabiliko da.
Lehiaketako parte-hartzaileek antolatzaileek proposatutako lagina euskaratu eta AED elkartearen helbidera –aed@aedelkartea.eus– bidali beharko dute, 2023ko urtarrilaren 6ko gauerdia baino lehen. Epaimahaiak izendatutako irabazleak 3.000 euroko saria irabaziko du.
Informazio gehiago eta oinarriak ezagutzeko, ikusi hemen.