Azaroaren 17an hasiko dira truke merkaturako jostailuak jasotzen

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko aza. 8a, 10:40

Abenduaren 17an egingo dute Txatxilipurdi Elkarteak antolatutako Jostailu Truke Merkatua eta datorren astean hasiko dira jostailuak batzen. "Jostailuak, osorik eta egoera onean egon beharko dira, parte hartuko duen edonori jasotzea gustatuko litzaiokeen bezala", adierazi dute.

Honako hauek izango dira jostailuak batzeko egunak eta lekuak:

  • Azaroaren 17an eta 18an, Santa Marinako ludotekan.
  • Azaroaren 19an, Legarra plazan.
  • Azaroaren 24an, Arimazuri plazan.
  • Azaroaren 25ean, Usaetxe plazan.
  • Azaroaren 26an, Arimazuri plazan.
  • Abenduaren 1ean, Herriko Plazan.
  • Abenduaren 2an eta 3an, Biteri plazan.

Ordutegiari dagokionez, eguenetan eta barikuetan 17:00etatik 18:30era jasoko dira eta zapatuetan, berriz, 12:00etatik 13:30era. "Ordutegi horietan jostailuak bertaratu ezin dituztenentzat, eguerdiko 12:00etatik 13:30era Txatxilipurdiko bulegora eramateko aukera egongo da jasotze egunetan", azaldu dute elkartetik.

"Txatxilipurdiko helburuei jarraiki", indarkeria sustatzen duten jostailuak ez dituzte onartuko, ez eta jarrera sexista erakusten dutenak ere, "berdintasunari eta tratu onei, beste hainbat balioen artean, garrantzi handia ematen baitiegu". Halaber, jostailu guztiek balio bera izango dute eta hauen truke txartelak banatuko dituzte jasotze puntuetan. Hau da, zenbat jostailu, hainbat txartel.

Abenduaren 17an, Biterin

Jostailu Truke Merkatua abenduaren 17an egingo dute, Biteri plazan, 11:30etatik 13:3oera. Han, txartelen truke jostailuak jasotzeaz gain, berrerabilpena sustatuz, jostailuak sortzeko tailerra ere egongo da. "Gabon garaian jostailuak erosi beharrean trukatuz ezberdinak lortzeko aukera paregabea da. Etxean erabiltzen ez diren jostailuak beste batzuengatik trukatu eta egin jolas! Familian, lagun artean, bakarka... parte hartu eta gozatu!", diote Txatxilipurditik. Dagoeneko hemeretzi urte dira elkarteak egitasmo hau martxan jarri zuenetik.

Trukea, txartelen bitartez

Jasotako txartel horiekin, truke egunean bildu diren jostailu guztien artean aukeratzeko tartea egongo da. Parte-hartzaile bakoitzak, lehen orduan (11:30-12:30) bi txartelen truke bi jostailu aukeratu ahal izango ditu. Bigarren orduan aldiz (12:30-13:30) gainontzeko txartel guztien truke dagozkion jostailuak hartu ahal izango dira. "Modu honetan parte-hartzaile guztiek izango dute aukera zabala lehen bi jostailuak aukeratzeko", nabarmendu dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak