18 urtez azpikoen kategorian Olatz Martinezek eta Asier Buenok jardun zuten lehian.
16 urtez azpikoen artean parte hartu zutenak, ostera, honakoak izan ziren: Maia Etxebarria, Maren Garai, Lorea Xiang Cancelo eta June Kortazar. Taldeka zazpigarrenak izan ziren Euskadiko txapelketan, eta hirugarren postua eskuratu zuten Gipuzkoakoen artean.
16 urtez azpikoen artean mutilek ere jardun zuten eta Lander Lanzos zortzigarren postuan helmugaratu zen. Eñaut Betegik, Unai Garciak, Lamine Syllak, Markel Errastik eta Iñaki Etxeberriak ere hartu zuten parte. Taldeka, ostera, hirugarren postua lortu zuten Euskadiko Txapelketan zein Gipuzkoakoan.
Eskolartekoen artean honakoak lehiatu ziren: Nerea Bellanco, Eider Vazquez, Leire Luengo, Uxue Elkorobarrutia, Markel Rodriguez, Iñaki Gonzalez eta Kerman Torres.
Eta kimuen edo alebinen mailan beste hauek: Ainhoa Plaza, Elene Kortabarria, Maddi Vicente, Maren Fernandez, Laida Zubizarreta, Nile Agirretxe, Oihane Valle, Irati Regodesebes eta Oihan Nogales.