
Kids&Us akademiaren eta Ibai-arteren eskutik, There in no place like space antzezlana eskainiko dute azaroaren 11n, arratsaldeko 18.30etan, Kulturateko Areto Nagusian. Saioa 3 eta 7 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zuzendutakoa izango da eta astronauta izatea amets duen neskato baten istorioa da antzezlanaren ardatza, abesti eta dantzen bitartez kontatua. Haurrek gogotsu parte hartzeko ekintza erakargarri eta dibertigarri bezala definitu dute antolatzaileek.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.