Harreman Dendan Gabonetako delicatessen bereziak jarriko dituzte salgai, berritasun gisa; Aguraingo klaratarren gozogintza produktuak.
Arrasateko Hiper Eroskira joanda, Harreman Dendan, besteak beste, trufak, trufazko turroiak, krokantiz beteriko gutiziak, te-pastak, perronilla integralak eta itsusiak erosi eta probatzeko aukera egongo da. Gainera, eskaerak egiteko aukera ere izango dute bezeroek.
Aguraingo klaratarren gozogintzak ospe handia dauka, erabiltzen dituzten produktuen kalitateagatik eta egiten duten elaborazio tradizionalagatik. Gaur egun, Bidezko Merkataritzako panela erabiltzen dute euren gozoak egiteko; modu horretan, garapen bidean dauden komunitateei laguntzen diete. Beraz, aurten, lehenengo aldiz, Aguraindik ekarritako zenbait produktu eskuratzeko aukera izango dute debagoiendarrek Harreman Dendan.