Musakolako Gazte Eguna: 'alaitasunaren erreinuak' bermatuta dauka etorkizuna

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko aza. 6a, 16:02

Pandemiak eragindako etenaren ostean, indarberrituta itzuli da Musakolako Gazte Eguna. Eskolako patioak egokitutako gune girotuan, askotariko jolasak eta puzgarriak izan ziren protagonista atzo, eta, ondoren, 130 gaztetxok batera bazkaldu zuten.

Mikel San Miguel jai batzordeko kidearen arabera, urtetik urtera gorantz doa parte-hartzea: "Bazkarirako izen-ematea 130 lagunekin itxi behar izan dugu; horrek esan nahi du aurreko urteetan baina jende dezente gehiago dagoela, urterik urtera gorantz doala Gazte Eguna". Antolatzaileak, beraz, pozik daude: "Gure etorkizuna diren gazteendako egun polit bat antolatzea nahi genuen, eta lortu dugu helburua".

Abenduaren 17ari begira

San Miguelek, gainera, aurtengo nobedade baten berri ere eman du: "Abenduaren 17an baserritarren eguna ospatuko dugu Musakolan. Iazko pentsatuta genuen, baina ez genuen aukerarik izan pandemiagatik; dena den, aurten bai, egingo dugu. Santamasen atarian antolatuko dugu, ezin da-eta ahaztu Musakola baserritar auzoa izan dela betidanik".

Erlazionatuak

Musakolako Gazte Eguneko argazkiak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022 aza 06 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak