Ehorztetxeko autoa 08:25erako Seber Altube plazara heldu da eta gorpua altxatu dute 09:30erako. Ikerketak zabalik jarraitzen du oraindik.
43 urteko gizonezko bat hilik agertu da gaur, azaroak 5, Seber Altube plazan. Ertzaintzak adierazi duenez larrialdi zerbitzuek 05:50ean jaso dute deia, pertsona bat ondoezik zegoela esanez; osasun langileak minutu gutxira agertu arren ezin izan dute ezer egin gizonezkoa suspertzeko, eta bertan hil da. Ertzaintzak ez du biolentzia zantzurik aurkitu eta ordu gutxira altxatu dute gorpua; heriotzaren zergatia ikertzen ari dira oraindik.
Ehorztetxeko autoa 08:25erako Seber Altube plazara heldu da eta gorpua altxatu dute 09:30erako. Ikerketak zabalik jarraitzen du oraindik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.