
Ernai Debagoienak antolatuta, gazteen aurkako errepresioa salatzeko eguna egingo dute zapatuan Arrasaten. 20:00etan, poteo musikatua egingo dute Irati tabernatik gaztetxera eta 22:00etan hasiko dute ekitaldi politikoa, Gazte borrokak merezi du! lemapean. Amaitzeko, Lehen Lerroa eta Eten taldeen kontzertuak izango dira, 22:30ean hasita (sarrera bost euro da). Sarrerako dirua eskualdeko Ernaiko kideek jasotako isunak ordaintzeko bideratuko dutela adierazi dute.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.