Ibai-artek 50 sarrera bikoitz zozketatuko ditu Aba Taano gospel taldea ikusteko

Koldo Zubia Salas 2022ko aza. 7a, 10:54

(Argazkia: abataano.com)

Azaroaren 19an, Aba Taano gospel talde afrikarrak ikuskizuna egingo du Amaia antzokian, eta Ibai-artek emanaldirako sarrerak jarriko ditu bezeroen eskura, hilaren 12ra bitartean.

Aba Taano gospel talde afrikarrak nazioarteko hamaika sari ditu, eta kontzertua emango du azaroaren 19an, 19:30ean, Amaia antzokian. Hori dela eta, Ibai-artek, azaroaren 12ra bitartean, talde hori ikusteko 50 sarrera bikoitz zozketatuko ditu bezeroen artean.

Sarrera bikoitzak lor daitezke erosketak Arrasate Txartelarekin ordainduta edo erosketa-txartel baten argazkia 688 73 41 49 zenbakira Whatsappez bidalita. Sarrerak irabaziz gero, azaroaren 17an eta 18an Altuna Lurrindegira joanda jaso daitezke, merkataritza-ordutegian, esperientziaz gozatu ahal izateko.

Aba Taano

Aba Taano talde ugandarrak a capella betean egiten den gospel estiloko kantu afrikar eszenifikatu eta mugituaren bitartez musika ezberdin eta originala egiten du Europan. 2008an hasi zen kontzertuak egiten, eta denbora tarte honetan nazioarteko sei sari lortu ditu. Taldearen helburu nagusia da kontzertuetan lortutako etekinak bideratzea 2005ean Kampalan –Ugandako hiriburua– sortutako GKE txiki bati –Musica Para Salvar Vidas–, Ugandako umeen egoera hobetzeko, haiei ikasketak eta formakuntza emateko eta etorkizunerako prestatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak