Pandemiako urteen ostean, egun hau berreskuratu gura izan dute eta, ondorioz, asteburu honetarako prestatu dute egitaraua. Hala, egunari hasiera emateko, 11:00etan, puzgarriak, aurpegi margotzea eta jolasak egingo dituzte. Bukatzean, 13:30ean, herri bazkaria egingo dute 14 urtetik beherako haur eta nerabeentzat. "Umeak laguntza behar badu, guraso batekin etorri beharko du", azaldu dute Musakolako auzo-alkatetzatik.
Doakoa izango da bazkaria, baina plaza mugatuak egongo dira. Beraz, han bertan eman beharko da izena, 11:00etatik 12:30era. Menuari dagokionez, honako hau izango da: makarroiak tomatearekin, solomoa eta jogurta.
Bazkalostean, 16:00etatik aurrera, jolas librea eta aurpegi margotzea egongo dira eta 17:00etatik 19:00etara, berriz, puzgarriak.
