Emanaldi horrek emango dio hasiera azaroko Kooltur Ekintzaren egitarauari. Datozen hiru asteetan honako protagonistak izango dira oholtzara igoko direnak: Dätcha Mandala, Antton Telleria eta Liher.
Laukote gaztea osatzen dute bilbotarrek, baina dagoeneko hiru disko atera dituzte; azkena, berriki, Vulk ez da izenekoa. Post-rocketik abiatuta eta oso zentzu zabalean lantzen dituzte kantuak, bide berriak irekitzeko ausardiarekin eta jada eginda dagoenari beti bizkarra emanez. Kontzertua hilaren 3an izango da, eguena, 22:00etan hasita, Arrasateko gaztetxean.
Emanaldi horrek emango dio hasiera azaroko Kooltur Ekintzaren egitarauari. Datozen hiru asteetan honako protagonistak izango dira oholtzara igoko direnak: Dätcha Mandala, Antton Telleria eta Liher.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.