'918 gau' filmaren proiekzioa eta zuzendariaren solasaldia, martitzenean Amaian

Hasier Larrea 2022ko aza. 4a, 12:21
Dokumentaleko fotograma.

Emakume Txokoak eta Udal Kultura sailak azaroaren 8rako programatu dute, 19:30ean, Arantza Santestebanen 918 gau filmaren emanaldia Amaia antzokian. Amaieran, zuzendariarekin solasaldia izango da. Sarrerak arrasate.eus webgunean eros daitezke.

Arantza Santesteban historialaria, zinemagilea eta ikertzaile independentea da. Dokumentu-sorkuntza ikasi du eta film batzuk zuzendu ditu, hala nola Passatgeres –2012– edo Euritan –2017–. Euskal gatazka politikoari buruzko hainbat ikerketa egin ditu feminismoaren eta zinematografia-ordezkaritzaren esparrutik.

Iaz estreinatu zuen 65 minutuko iraupena duen 918 gau, eta hainbat jaialditan ibili ostean, nazioarteko sari garrantzitsuak jaso ditu, DocLisboako Nazioarteko Film Onena, Torino Film Festivaleko Nazioarteko Dokumental Onena, Pontevedrako Zinema Berrien Latexoen Saria eta 2022ko Punto de Vista jaialdian publikoaren eta epaimahaiaren sari bereziak, hala-nola.

Sinopsiak honela dio: “2007ko urriaren 4an, Arantza, filmaren zuzendaria, atxilotu eta espetxera eraman zuten. Egun haietako oroitzapen batzuk gordetzen ditu: patioko buelta amaigabeak, igeriketa txapelketak, Rasha kartzelako bidaia. 918 gau itxita igaro ondoren, Arantza aske geratzen da. Une horretatik aurrera, bere oroitzapenak eta zalantzak grabagailu batean erregistratzen ditu, eta horiek filmean zehar zabaltzen dira, memoria zatikatu gisa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak