Blues eta jazz estiloak jorratzen dituen seikotea da, eta Iosu Izagirrek egindako Mingus estiloaren analisian oinarritutako konposizio originalak nola entzuten diren ikusi nahi dute Arrasaten.
Mingusen obran gospela, bluesa, musika afrikarra, New Orleansekoa, Mexikokoa, Kolonbiakoa, swing-a, bebop-a, Duke Ellington, Debussy eta Stravinskyren eraginak eta jazz librea entzun daitezke. "Hori guztia, autorea lehen notatik identifikatuz eta sentsibilitatez inpregnatuz, baina baita aldarrikapen politikoaz eta sarkasmoaz ere", adierazi dute Ibai-artetik.
Seikotea "musikan eskarmentu handia duten" musikariek osatzen dute, eta guztiak pasa dira Arrasatetik azken urteotan, Arrasate Bluesetik edo Hauspo Egunetik (Koldo Uriarteren kasuan, Iñaki Plazarekin etorri zen). Hau da seikotea:
- Iosu Izaguirre, kontrabaxua.
- Ruben Salvador, tronpeta.
- Pablo Ramos, saxofoia.
- Asier Iturbe, tronboia.
- Aitor Bravo, bateria.
- Koldo Uriarte, pianoa.