Arrasate Kirol Elkarteko antolatzaileek jakinarazi dutenez, aste bukaeretan jokatuko dira neurketa guztiak. Lehiakideen kopuruaren arabera, kontsolamendu txapelketa ere antolatuko dute lehen kanporaketetako galtzaileentzako. Kirol-pistetako arazoak direla eta, plaza mugatuak egongo dira tenisean eta padelean; lehenengoan 32 lagunek eta bigarrenean 32 bikotek jokatu ahalko dute gehienez.
Hitzorduak izen-emateak itxi ostean, azaroaren 8tik aurrera, finkatuko dituzte, baina finalen data jakina da: abenduaren 18a, igandea.
Santamas torneoan parte hartzeko korreoa idatzi beharko da, izen-abizenak, korreo elektronikoa, kategoria –emakumezko edo gizonezko– eta telefono zenbakia jakinaraziz. Padelean aritu nahi dutenek, ake.padel@gmail.com-era, tenisean aritu nahi dutenek ake.tenis@gmail.com-era eta squashean aritu nahi dutenek iuribetxeba@gmail.com helbidera. Pertsonako 10 euro ordainduko dute lehiakideek –padelean bikoteek–, kontu korronte honetan: 3035 0047 10 0470075137.
Squash kanporaketak abenduaren 17 eta 18an garatuko dira, ondorioz, azaroaren 21erarte eman ahalko da izena.