Ez zuten partidu erraza izan atzo, Iturripen Mondrogon Unibertsitateko neskek. Partidu borrokatua izan zen Iñaki Ogara Arri entrenatzailearen taldearentzat, izan ere, 64-58, sei puntuko aldeaz, soilik, irabazi zuten. Estu, baina, puntuak eskuratuta, pozik agertu ziren MUko neskak partidua amaitzean. Irribarreak ahoan, zirkuluan saltoka ospatu zuten garaipena.
Denboraldia hala moduz hasi arren, buelta eman diote bolada txarrari, eta, bide beretik jarraitu gura dute. Hirugarren, laugarren eta bosgarren jardunaldietan puntuak eskuratu dituzte arrasatearrek, eta, hiru jardunaldi jarraian irabazita, datorren asteburuan, etxetik kanpora Universidad Deusto Loiola Indautxu taldearen aurkakoa irabaztera ere joango dira.