"Egia esan, ez genuen espero horren ondo hastea, baina pozik gaude. Taldeak entrenatzaile berria du, Arkaitz Ribera, Xabi Iñurria ere berria da, eta euren ekarpena nabarmena da", adierazi du Xabi Gorroñogoitiak. "Egia da, baita ere, Iker Uribesalgo galdu dugula; Bigarren Mailara jokatzera joateko aukera izan zuen eta taldetik animatu egin genuen, aukera oso polita zelako. Baina iazko jokalari nabarmenetako bat izan zen. Ea haren hutsunea ez dugun askorik sumatzen; oraingoz, ondo gabiltza". Hala, Mondratek atzealdean dabilen Kukuyagaren kantxan jokatuko du.
Eskoriatzak ere kanpoan
Eskoriatzak liga hasiera apalagoa egin du –bederatzigarren daude, bi partidu irabazita–, baina estutasun barik dabiltza. Hain zuzen ere, oraingo asteburuan Elorrietakori egingo diote bisita.