Elektronika iluna, Sega Sound Killersen proposamena Koolturrerako

Hasier Larrea 2022ko urriaren 26a

Argazkia: Galder Izagirre.

Ostegun honetan, urriak 27, Sega Sound Killers taldea izango da Arrasateko gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan.  Pasaia eta Donostialdeko taldeak musika elektroniko, indartsu, gordin eta milimetrora planifikatutako zuzenekoa eskainiko du.

SSK-k Dolu bigarren disko luzea kaleratu zuen pandemian, "hondamendiaren erdian", eta horixe bera aurkeztuko dute, "argi baino ilunekin", Arrasaten. Proiektuaren atzean dago, esaterako, Matxet Altolagirre, nortasun, irudimen eta basakeria dezentekoa zuten Jousilouli, NaizRoxa zein Anai-Arrebak taldeen gidari eta frontman-a.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak