Iosu Madinabeitia karatekak brontzezko domina baliotsua eskuratu du Zaragozan

Hasier Larrea 2022ko urr. 26a, 13:25

Madinabeitia, ezkerretik bigarrena.

Joan den zapatuan Ashiren I. Ammat txapelketa jokatu zen Zaragozako XXI. mendeko pabilioian, eta bertan aritu zen Saioa karate taldeko seniorra  67 kiloz azpiko modalitatean parte hartzen.

Klubetik adierazi dute "meritu handiko hirugarren postua" lortu zuela Madinabeitiak, Estatuko eta nazioarteko lehietan dominak eskuratu izan dituztenekin borrokatu baitzuen.

Txapeldunordea izango zenaren aurka borroka berdindua egin zuen arrasatearrak, baina xehetasun txikiengatik ihes egin zion garaipenak. Lan horri esker, Liga Nazionaleko egungo txapeldunordearen aurka jokatzeko aukera izan zuen, eta, "borroka on eta sendo bat" egin ondoren, azkenean irabazi eta hirugarren postuarekin egin zen.

Hori horrela, hurrengo txapelketei sasoi fisiko "ezin hobean" egingo die aurre. Hasteko, larunbat honetan, urriak 29, Zornotzan dauka hitzordua.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak