Haitzean eskalatzen ikasteko hastapen saioak izango dira. "Eskalatzen ikasteaz gain, luzeak era autonomoan egin ahal izateko teknika espezifikoetan ere trebatuko zarete", azaldu dute elkartetik.
Hastapen ikastaroak izan arren, gutxieneko batzuk eskatzen dituzte antolatzaileek: "GRI-GRIak aseguratzen jakitea, IV. graduko bide bat aurrez eskalatu izana edo saiatzeko beldurrik ez izatea".
Prezioan, bestalde, norbanakoaren materiala eta eskalatzeko materiala sartuko dira. Garraioa, edaria eta janaria, berriz, norberak kudeatu beharko ditu.
