Zerrajeran 'Guztiendako jolasa' haur parkea egingo dute

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko urr. 25a, 10:29

Itxura hau izango du parke berrituak.

Sumalim enpresa espezializatuaren proposamena izan da boto gehien lortu dituen diseinua (381). Parkea egiteko aurrekontua 100.000 eurokoa izango da eta laster jarriko dute martxan obraren lizitazio-prozesua. Udal Gobernuak aurreikusten du lanak 2023. urte hasieran hastea.

985 pertsonak hartu dute parte prozesuan, gehienak ikastetxeen bitartez (871 boto). Era berean, 68 boto jaso dira udal webgunearen bidez, 37 BAZen eta bederatzi boto baliogabeak izan dira.

Bozketaren emaitzak honako hauek izan dira:

  • Guztiendako jolasa: 381 boto (Eskolak: 338; Webgunea: 25; BAZ: 18).
  • Dragoiaren kondaira: 209 boto (Eskolak: 183; Webgunea: 17; BAZ: 9).
  • Erreka emaria: 175 boto (Eskolak: 161; Webgunea: 10; BAZ: 4).
  • Lagun artean: 143 boto (Eskolak: 125; Webgunea: 12; BAZ: 6).
  • Piratak: 68 boto (Eskolak: 64; Webgunea: 4; BAZ: 0).

Aukeratutako proposamenak, Guztiendako jolasa parkea, bi gunek osatuko dute: bata, bizikletan edo patinetean ibiltzeko skate park estiloko gunea izango da eta besteak lau elementu edukiko ditu: zabua, txirrista eta sareen gunea, jolasgunea eta salto egiteko gunea.

100.000 euroko aurrekontua

Zerrajera kaleko haur-parkeak 505 metro karratuko azalera du. Parkea egiteko aurrekontua 100.000 eurokoa izango da, eta eskainiko diren jolasak, neurri batean, urritasunen bat duten haurrentzat egokituta egongo dira, Udal Gobernuak aurreratu duenez.

Laster jarriko dute martxan parkea eraberritzeko obraren lizitazio-prozesua, eta aurreikusten dute obrak 2023. urte hasieran hastea.

Itxura hau izango du parkeak:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak