FARC-EP erakunde kolonbiarreko kantautore Julian Conradok hitzaldia eskainiko du barikuan

Hasier Larrea 2022ko urr. 24a, 17:17

Argazkia: Kolonbiako NBEren misioa.

Askapenak antolatuta, Irati topalekuko kanpoaldean egingo du berriketaldia Guillermo Torres Cueterrek, Julian Conrado bezala ezagunagoa denak, hilaren 28an, 18:00etan hasita. Bera da herri bateko alkate bihurtu den FARC-eko lehen borrokalari ohia.

Oso gaztetatik parte hartu zuen Turbakoko komunitatearen eskubideen aldeko borrokan Conradok, ezkerreko idealak zituzten taldeetan parte hartuz. Bere militantzia politikoak eragindako jazarpenaren ondorioz, bizitokitik ihes egin eta Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaile-Herriaren Armadan (FARC-EP) sartu zen 1984an.

FARC-EPn kantautore izateagatik eman zen ezagutzera, eta ezaugarri horrek orain arte lagundu du. Alderdi horri esker, hainbat lan diskografiko grabatu ditu, kantu protesta latinoamerikarraren berezko estilo eta edukiekin. FARC-EP-ko borrokalari ohi eta bake-sinatzaile gisa, Turbacoko alkate hautatu zuten 2020an, eta gaur egun ere betetzen du kargua.

Gizarte eta politika arloko gaiez berba egiteaz gain, abesti batzuk ere joko ditu gitarrarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak