Merkatariek salmenta-prozesuak entseatzeko ikastaroa egingo da Arrasaten

Zuriñe Urruela Santidrian 2022ko urr. 21a, 09:39

Nire Salmentaren Entsegua, Cecobirentzat, Bilbon

Prestakuntzak dendan aurkitzen diren egoera ez atseginei bigarren aukera bat ematea du helburu, oholtzara igoz eta bertan gertatzen dena ikertuz –bizitako eskarmentutik ikasiz–. Ikastaroa azaroaren 9, 10, 16 eta 17an izango da Kulturaten, Loramendi aretoan, 14:15etik 16:15era.

Entseatu nire salmenta Arrasateko Udalak bultzatuko ikastaroa da – Gabonetako kanpainaren aurretik– eta prestatzailea Iurgi Etxebarria izango da. 

Ikastaroa elkar ezagutzeko, konfiantza eragiteko eta beldurrak ahazteko jolasekin hasiko da. Hausnartzeko ariketa fisikoak egingo dira –giza jokabideari eta elkarrekiko erlazioei buruz–. Interpretazioaren eta bizitza errealaren arteko loturaren onurak ezagutuko dira.  Eta, azkenik, hezitzaileak partaideen idiosinkrasia, jardunaldia, egoerak eta proposamenak jasoko ditu inprobisazioak diseinatzeko. 

Partaideek eszenak antzeztearen helburua da: nork bere burua ezagutzea, rol berriak garatzea, harremanak izateko era ezberdinak bizitzea, eta teknika barneratzea etorkizunean dendan gertatzen denari etekina ateratzeko.  

Azaroaren 3a baino lehen eman behar da izena Arrasateko Udalaren webgunean; taldea osatzeko gutxienez sei lagun gura dira eta gehienez 18 onartuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak