Txorbela Otxoteak kontzertua egingo du San Frantziskon

Hasier Larrea 2022ko urriaren 21a

Bihar, urriak 22, 19:30ean hasita, hamasei abeslaridun Txorbela Otxoteak Seber Altubeko San Frantzisko elizan egingo du doako emanaldia, Xabier Barriolaren zuzendaritzapean. Euskal kantu herrikoiak abestuko dituzte; besteak beste, Aita Madina konpositore oñatiarraren piezak, haren heriotzaren 50. urtemugan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak