Koolturreko antolatzaileek adierazi modura, Feline Stranglers taldearen zazpigarren diskoaren izena da eta hori "ez da erabat kasualitatea"; izan ere, bilbotarrek badute talde ingelesa erreferente moduan eta teklatuak hauen soinuaren bereizgarrietako bat dira. Dena dela, "felinoen emaitza harago" doa: new-wave, post-punk, pop, punka, melodia barra-barra eta beste batzen dute haien lehen lan luzean.