Bastida Akademiak eta Arrasate Rugby Taldeak elkarkidetza-akordioa sinatu berri dute, eta, honen baitan, Arrasateko irakaskuntza zentroa Errugbi Eskolako babesle izango da datozen hiru urteetan. 2022-2023ko denboraldirako 150 jokalaritik gora izango ditu ARTk, hamar taldetan banatuta, horietatik asko Errugbi Eskolan. "Klubaren etorkizuna bermatzen dutenak", azpimarratzen dute.
50 urte baino gehiago daramatza lanean Arrasaten Bastida Akademiak, "uneoroko heziketa eskaerei aurre eginez eta irakaskuntzan eta prestakuntzan konpromisoa hartuz". Hitzarmen honekin, "beste urrats bat" eman du erantzukizun sozialean, "Debagoieneko neska-mutikoen kirol eta giza prestakuntza indartuz", gogorarazten dute klub zuri-moretik.