Euskal Herriaren askapen prozesuan "giltzarri guztiz beharrezkoa" da internazionalismoa, Askapenako kideen esanetan. "Zer esanik ez, egiturazko krisi kapitalista honen barruan. Kapitalak eta estatuek sortutako eraso ekonomiko, politiko eta militarraren aurrean jarraitzen dugu munduko herri langileok", diote.
Azken hori salatzeko eta internazionalismoa aldarrikatzeko, egun osoko egitaraua prestatu du erakunde internazionalistak zapaturako. Honako hau da Internazionalista Eguneko egitaraua:
- 13:30etan Pakito Arriarani omenaldia egingo diote Monterrongo oroitarrian.
- 14:30etan, Arrasateko gaztetxean bazkaria. Bazkariko tiketak salgai daude Irati eta Iluntz tabernetan, 10 euroren truke.
- 18:30etan, Bertso saio ibiltaria, Arrasateko muralei bisita eginez, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre eta Ekaitz Samaniego bertsolariekin.
- 21:00etan, Ekitaldia gaztetxean.
- 22:00etan Kontzertuak gaztetxean: The Clayton eta Keike, "THE CLAYTON" eta "KEIKE".
- 02:00etatik aurrera, gaztetxean, Tasaund System.
