Skakeitan taldearen kontzertua jendez gainezka

Zuriñe Urruela Santidrian 2022ko urriaren 17a

Skakeitan taldeak harrera beroa jaso zuen, urriaren 14an, Mondragon Unibertsitatearen 25. urteurrenaren harira egindako kontzertuan. Agur bira eskaintzen dabil talde donostiarra eta Arrasaten geldialditxoa egin zuen.

Arrasateko Iturripe inguruan jarritako oholtzetara adin guztietako pertsonak gerturatu ziren. Doako kontzertuak 18:30etan hasi ziren Mugi Panderoaren emanaldiarekin; ostean, Skakeitan taldea aritu zen; eta, amaitzeko, Zetak taldeak bukaera biribila eman zion jendez gainezka zegoen ekitaldiari. 
 
(Bideoa: Mondragon Unibertsitatea).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak