Erroman izan da Maria Ubarretxena Arrasateko alkatea, PDEren kongresuan

Koldo Zubia Salas 2022ko urr. 17a, 12:22

Aste honetan, Europako Alderdi Demokratak (PDE) kongresua egin du Erroman. Han izan da EAJren ordezkaritza zabal bat; besteak beste, Arrasateko alkate Maria Ubarretxena.

Maria Ubarretxena Arrasateko alkatea Europako Alderdi Demokrataren (PDE) kongresuan izan da, Erroman, EAJren beste ordezkari batzuekin.

Euzko Alderdi Jeltzaleko delegaritza osatu dute EAJko presidente eta Europako Alderdi Demokrataren presidenteorde exekutibo Andoni Ortuzarrek, Bizkai Buru Batzarraren presidente Itxaso Atutxak, Kanpo Ekintza Gaietarako burukide arduradun Mikel Burzakok, Europako Parlamentuan EAJ-PNVren ordezkari eta diputatu Izaskun Bilbao Barandikak, PDEren idazkari nagusi Jose Mari Etxebarriak eta EAJko lau alkatek –Juan Mari Aburto (Bilbo), Amaia Agirre (Getxo), Ander Añibarro (Laudio) eta Maria Ubarretxena (Arrasate)–. Lau alkateek PDEren kongresuaren baitan egin den Alkateen Gailurrean parte hartu dute. Europako toki agintariek udal kudeaketaren oraingo arazoak aztertu eta etorkizuneko erronkak jorratu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak