Gaurkoa ere galdu arren, bide onetik

Txomin Madina Milikua 2022ko urr. 15a, 16:02

Mojategin jokatu duten denboraldiko lehen partiduan ART/Eibar taldea osatzen duten neskek 12-26 galdu dute Durangoren kontra.

Senior mailako denboraldiko lehenengo partidua 0-67 galdu ostean, gaurkoan behintzat markagailuan hutsean ez geratzea lortu dute Mojategin jokatutako partiduan ART-ko eta Eibarko errugbi taldeko neskek osatzen duen taldeak. Durango izan dute aurkari, eta 12-26 izan da azken emaitza.

“Nahiko pareko ibili direla bi taldeak. Aukera izan dugu erakusteko guk ere ahal dugula”, azaldu du norgehiagokaren amaieran Irene Dolara arrasatearrak, eta gaineratu lehen minutuetan bukaeran baino hobeto ibili direla: “Zelaira irten berri, fresko geunden, baina partiduak aurrera egin ahala eguzkia ere kontra geneukan. Nekea, eguzkia, beroa… Horrek denak eragin du”.

Asier Delgado, Cristina Guntin eta Erik Cuevas dira Arrasateko eta Eibarko jokalariak batzen dituen taldearen entrenatzaileak, eta Cuevasek modu positiboan baloratu du gaurko partidua: “Gaur garrantzitsuena aurreko jokoa hobetzea zen, bi taldeek orain arte jokatzeko modu ezberdinak zituztelako. Gaur garrantzitsuena aurrerapausoa ematea zen eta eman da. Askoz hobeto jokatu dute, hobeto ulertu dute elkar eta dena eman dute”. “Aurreko partidutik ona hobetu dutena hobetzen jarraitzen badute, garaipenak etorriko dira”, azaldu du entrenatzaileak, eta Eibarrekin aritzea ikasteko aukera dela gaineratu “ez bakarrik jokalarientzat, baita talde teknikoarentzat ere”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak