Gaur egun Podemosen Arrasateko Udaleko bozeramailea eta zinegotzia da Abuin, 29 urte ditu, hainbat gizarte-mugimendutan militatu eta lagundu izan du, eta azken urteotan feminismoari lotuta egon da bereziki. Politika instituzionalean 2015- 2019 legegintzaldian hasi zuen ibilbidea, Podemosekin lotutako Baleike udal-taldeko zinegotzi gisa. Podemos Euskadiko exekutibako kide ere izan da, Berdintasunerako idazkaritzan eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako politika feministen blokearen eta proposamenen prestaketa koordinazioan ekarpena eginda.
2023ko udal hauteskundeei begira
Arrasaten "begirada gazte eta feminista duen proiektu politikoa eraikitzeko" egingo du lan. "Herritarrek aldaketa sakonak eskatzen dituzte gobernatzeko moduan, eta egungo EAJ-PSOE gobernu taldeak ez du eskaera horiei erantzuteko gaitasunik", ziurtatu du Abuinek aurkezpenean.