Xabier Etxeberria: "Polita da urtean behin Mondraren atzean gaudenok batzea"

Xabier Urtzelai 2022ko urr. 12a, 16:29

Mondra eta Leintz Arizmendi futbol taldeek urriaren 12a baliatu dute talde erretratua egiteko. Zuri-moreekin eta Leintz Arizmendiko neskekin 30 talde batu dira gaur Mojategin: "Normalean talde nagusian jartzen dugu interesa, kanpotik begiratuz gero hori da erreferentea, baina hori harrobitik landu behar da, eta hau da Mondraren harrobia", adierazi du Xabier Etxeberria presidenteak.

Futbol eskolatik hasi eta Ohorezko erregional mailako taldeetarainoko jokalariak aurkeztu dituzte gaur goizean Mojategin: "Ez da erraza halako egun bat antolatzea, baina merezi du, polita da urtean behin denok hemen batzea", adierazi du zuzendaritzako beste kide batzuekin batera talde argazkiak antolatzen buru-belarri ibili den Xabier Etxeberria presidenteak. Mondraren harrobiari dagokionez gaur 27 talde batu dira Mojategin, alebin mailatik gorakoak 15 talde, eta futbol eskolako beste 12 talde.

Eta, Leintz Arizmendikoek ere hitzordua baliatu dute euren taldeak aurkezteko. Ohorezko erregional mailan diharduten taldekoek aurrerago egingo dute talde erretratua, baita futbol eskolako neskek ere, gaur ez dira Mojategin izan, baina bai izan dira harrobiko gainontzeko hiru taldetako ordezkariak, infantil mailakoak eta kadeteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak