Atzerritartasunari buruzko hitzaldia egingo dute urriaren 18an

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko urr. 11a, 15:36

Arrasateko Udalak, Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzuarekin (Biltzen) batera, atzerritartasunari buruzko informazio saio bat eskainiko du urriaren 18an, "alor horretako zalantzak argitzen laguntzeko, batez ere Arrasaten bizi diren atzerritar jatorriko kolektiboari dagokionez". Kulturateko areto nagusian izango da, 18:00etatik aurrera eta aurrez izena eman behar da, hemen.

Saioaren helburua da herritarrei beharrezko informazioa lortzen laguntzea, "eskubideak, ondasunak eta zerbitzuak eskuratzea galaraz dezaketen oztopoak kentzeko", Udal Gobernuaren esanetan. Hala, saioak atzerritarrei zein atzerritarrekin familia edo lan-harremanak dituztenei zuzenduta daude.

Hitzaldia Biltzenek egingo du, Eusko Jaurlaritzako Atzerritartasun arloko Laguntza Juridikoko Zerbitzuak. Informazio praktikoa emango dute atzerritarren erregularizazioari eta haien bizitzako hainbat eremutan duten eraginari buruz. Honako gai hauei buruz hitz egingo dute: bizileku- eta lan-baimenak, berritzeak, familia-elkartzeak, ikasketengatiko egonaldiak, gizarte- eta lan-errotzeagatiko erregularizazioa, erkidegoko pertsonen eta haien senideen araudia, nazionalitaterako sarbidea, besteak beste. 2022 erregelamenduaren erreformaren berrikuntzak ere azalduko dituzte.

Informazio gehiagorako, deitu 943 25 20 07 telefono zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak