Mondragon Unibertsitateak doako kontzertua antolatu du Arrasaten: Zetak, Skakeitan eta Mugi Panderoa

Koldo Zubia Salas 2022ko urr. 10a, 12:37

Zetak taldeko kideak.

Urriaren 14an izango da kontzertua eta unibertsitatearen 25. urteaurreneko ekitaldiaren parte izango da. 18:30ean hasiko da, eta Zetak taldearen txanda 23:00etatik 00:30era izango da.

Mondragon Unibertsitateak doako kontzertua antolatu du Arrasaten, urriaren 14rako, Iturripe eremuan. Zetak, Skakeitan eta Mugi Pandero musika taldeak arituko dira bertan. Unibertsitateak 25. urteurrena ospatzeko ikasturte honetan antolatuko dituen ekitaldietako bat da hori.

Kontzertua doan izango da, eta 18:30ean hasiko da, Mugi Panderoren emanaldiarekin. Ondoren, Skakeitan arituko da, 21:00etan, eta, azkenik, Zetak taldeak jardungo du, 23:00etatik 00:30era arte, ekitaldiari amaiera emateko.

Kontzertuan, food-truck furgonetak egongo dira Iturripeko eremuan, janaria eta edaria saltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak