'Hara, bi!': buru txiki horietan dagoena jakiteko garaia da

Koldo Zubia Salas 2022ko urr. 10a, 15:00

Antzuolako Herri Eskolan grabatutako saioaren une bat.

Saio berrian, Antzuola, Arrasate eta Bergarako ikastetxeetako LHko ikasleak izango dira protagonista.

Hara! Bi hauek zer dute esateko? "Jupiterren eta Marteren artean dagoena meteoritoen gerrikoa da". Eta beste bi hauek? "Gero eta kotxe gehiago dago eta atmosfera apurtzen dabiltza, eta gero eta bero gehiago egiten du eta guretzako txarra da".

Umeekin hitz egiteko ordua da, bai, umeekin, eta denboraldi honetan horixe egingo dugu, txikitxoenek zer dioten Goiena telebistako Hara, bi! saio berrian jaso.

Buru txiki horietan dagoena eta inguratzen duten gizartea nola ikusten duten jakin nahi izan du Goienak. Besteak beste, herria, ekologia, arauak, agintariak, mundua... nola ikusten duten galdetu diegu. Makina bat gauza dute kontatzeko eta gu entzuteko prest gaude!

Hiru saio

Ekainean grabatutako hiru saio –Antzuolan, Arrasaten eta Bergaran– eskainiko dira, martitzenetan, 21:00etan. Lehena urriaren 11n izango da, eta Antzuolako LHko ikasleak izango dira protagonista. Asko dute esateko eta guk haien naturaltasunetik ikasteko!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak