Mondrak lider dagoen Añorga hartuko du domekan Mojategin

Xabier Urtzelai 2022ko urr. 7a, 13:00

UDAk ere etxean jokatuko du domekan, eta baita nesken Bergara eta Leintz Arizmendi taldeek ere. Aloña Mendik eta Bergarak, berriz, kanpoan dute hitzordua.

Ezohiko ordutegian jokatuko du Mondrak oraingo aste bukaeran, Cristian Matiasen mutilek domeka arratsaldean (18:00) hartuko dute-eta ligan partidu guztiak (4) irabazi dituen Añorga. Aretxabaletak ere talde indartsua hartuko du Ibarran (domeka, 16:30), hiru partidu irabazi dituen Eibar, hain zuzen ere. Eta Aloña Mendi eta Bergarak, berriz, kanpoan jokatuko dute. Txantxikuak ere oso ondo hasi dira, eta Oiartzunen jokatuko dute zapatuan (15:45).

Eta bergararrak Lesakaraino joango dira zapatuan 17:00etan Beti gazteren kontra jokatzeko. Hala, orain artean oñatiarrak dira egindako liga hasierarekin pozik egon daitezkeen bakarrak, Añorgaren atzetik eurak daude-eta bigarren postuan.

Emakumezkoek ere etxean

Bergarak eta Leintz Arizmendik ere etxean jokatuko dute. Hain jutu ere, Tolosaren kontra bergararrek, zapatuan, 12:00etan, Agorrosinen. Eta Leintz Arizmendikoek Ostadarren kontra (domeka, 11:30).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak