Easoren kontrako derbiarekin hasiko du MUk liga, domekan

Xabier Urtzelai 2022ko urr. 7a, 21:21

Tabirakoren kontrako partiduko artxibo irudia.

Julen Berrocalen taldeak donostiarren aurrean Euskal Kopako errebantxa hartu nahi du. Emakumezkoen taldeak, berriz, Galdakaon jokatuko du bigarren jardunaldia. 

Domekan (18:30, Iturripe) hasiko du gizonezkoen Mondragon Unibertsitateak EBA mailako liga, eta lehenengo jardunaldiak gipuzkoarren arteko derbia utziko du, Gipuzkoa Basket Easo taldea izango da-eta bisitaria. Gainera, arrasatearrak errebantxa gogoz daude; izan ere, nahiz eta denboraldiaurreko torneoa izan, Berrocalen mutilek Euskal Kopak utzitako zapore gazia –ez ziren lauko finalerako sailkatu– alde batera utzi nahi dute. Eta, hain zuzen, arantza ateratzeko hautagai aproposa da Easo, euren kontra galdu egin zuten-eta Euskal Kopako lehenengo jardunaldian.

MUko neskak, Galdakaora

Emakumezkoen MUk, bestalde, Galdakaon jokatuko du, zapatuan (18:00), Ibaizabalen kontra. Moreek ligako oilarretako baten kontra hasi zuten joan den astean liga, eta 55-94 galdu zuten Araskiren kontra. Kategoria estreinatzeko modu gordina izan zen, baina talde hori koska bat gorago dago. Ibaizabalek La Salleri irabazita (47-57) hasi du liga.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak