Amaia antzokian izango da emanaldia, 18:30ean hasita. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Gipuzkoan Gazte Tour ekimenaren baitako kontzertua izango da eta Arrasateko Udalak babestu eta laguntzen du, "nerabeei eta gazteei kultur programazio erakargarri bat eskaintzeko helburuarekin". Doakoa izango da, eta gonbidapenak 17:30etik aurrera eskuratu ahal izango dira leihatilan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.