Avesantes: "Gure eskaerei erantzutea eskatzen diogu Udal Gobernuari"

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko urr. 5a, 16:11

Avesantes elkarteko hainbat kide, iaz egindako prentsa agerraldi batean.

Santa Teresa eta Doneztebe Portuko kaleko bizilagunen elkarteak salatu du duela ia urtebete eskatu zutela auzoan zegoen iturri bakarra berriro jartzeko, eta erantzunik gabe jarraitzen dutela oraindik. "Prentsan agertu behar gara kasu egiteko? Gobernuko norbaitek gure elkartearekiko duen gorrotoagatik da? Edo zergatik?", diote haserre.

Auzoko iturri bakarra zela salatu dute eta oraindik ez dutela jarri berria. "Ia urtebete da eskaera egin genuenetik eta prentsarengana jo behar dugu Udal Gobernuak gure mezuei erantzuteko", adierazi dute.

Era berean, pasealekutik institutura doazen eskaileretan baranda jartzeko eskaera ere egin dute. "Dagoeneko badira batzuk malda horretan erori direnak eta eskaera hau ere jasota dugu udaletxean. Hala ere, honi ere ez digute erantzun".

Azaldu dutenez, Avesantes elkartea sortu zen momentutik agertu da prest, Udal Gobernuarekin elkarlanean, auzoa hobetzeko. "Eskatu izan zaigun guztiari errespetuz erantzun izan diogu orain arte. Hori dela eta, uste dugu erantzun bat, gutxienez, merezi dugula. Gainera, eskatzen duguna ez da beste munduko ezer, auzorako hobekuntza txiki bat baizik", nabarmendu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak