John Anduezak Luaren itzala liburuan kontatzen du herri bateko gazteak, "izurriteak lapurtutako urteak" berreskuratzeko gosez, festa klandestinoa egiten dutela. Jaiaren biharamunean, baina, neska gazte baten gorpua agertzen da. Testuinguru horretatik abiatuta, herrian "sorgin-ehiza eta zurrumurruak" hasiko direla azaldu du idazleak. Suspenseak eta misterioak harrapatzen du irakurlea.