Elkartasun Eguneko saria nagusia, Brenda Fictoriarentzat

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko urr. 5a, 12:08

Ezkerretik eskuinera: Andoni Uribeetxeberria (Harreman), Brenda Fictoria (irabazlea), Javi Inda (Ibai-Arteko lehendakaria) eta Tere Arexolaleiba (Harreman).

Aurten, sari banaketa atzeratu egin da, saritutako zenbakia agertu arte ezarritako itxaronaldiak direla-eta. Inork ez du egiaztatu saritutako zenbakia duenik, ezta lehen ordezkoa duenik ere. Hori dela eta, bigarren ordezkoa, 0571 zenbakiaren jabea, izan da saria eraman duena: Brenda Fictoria. 300 euroko saria da, erosketa-bonuetan eta Ibai-arteko edozein dendetan erosketak egiteko.

Harremanek eta Ibai-artek eskerrak eman dizkiete tonbolan parte hartu zuten herritar guztiei. Tonbolaren emaitzari dagokionez, 3.065,80 eurokoa izan da. Diru hori Indiako Mumbai hiriko Ankur harrera-etxera bideratuko da. Bertan, 200 neska, gure laguntzarekin, bizitza duina eta begirunezkoa izan dezaten prestatzen ari dira. Harrera etxe hau Santa Anako Karitateko Aizpak zuzentzen dute, Mumbaira biziraupeneko bizitza baten bila hainbat lekutatik iristen diren behartsuenak eta baztertuenak zaintzen dihardutenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak