Hamahirugarren Kooltur Ostegunak abiatzeko prest dago

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2022ko urr. 5a, 07:59

The Casanovas taldea. (Argazkia: Youtube)

Australiako The Casanovas taldeak zabalduko du, urriaren 6an, ziklo berria. Horrez gain, Againsters, Feline eta Sega Sound Killers izango dira, hurrenez hurren, urriko gonbidatuak.

The Casanovas Melbourneko (Australia) hirukotea da eta 1999an murgildu ziren musika munduan. "Europan bira bat egingo du eta gurean eskainiko dute Euskal Herriko kontzertu bakarra. Australiako taldeen ezaugarriak dituzte oinarrian, baina ibilbidean zehar hard-rockera egin dute. Nazioarteko bisita rockzalea, bada, lehenengo kontzertuan", azaldu du Kooltur Ekintzak taldeko Iker Barandiaranek.

Bartzelonakoa eta euskaldunak

Eskarmentuko musikariek pandemian sortutako Bartzelonako Againsters izango da hurrengo astean, punk rock-and-roll bizia eskaintzeko.

Talde euskaldunek hartuko dute lekukoa gero: Bilboko Feline izango da urriaren 20an eta Donostia eta Pasaia inguruko Sega Sound Killers azken eguenean. " Rocka, punk ukituekin, egiten dute Bilbokoek eta elektronika basatia da, berriz, azken asteko gonbidatuen ikurra".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak