Zeramikako hastapen ikastaroa antolatu du Loixe taldeak

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko urr. 4a, 13:14

Urriaren 17tik abenduaren 1era bitartean izango da, Kulturolako egoitza berrian. Zerotik hasita, zeramikaren prozesuak ezagutzeko ikastaroa izango da. "Piezak sortzeko eta akabera desberdinak emateko teknikak erabilita, partaide bakoitzak egingo du bere proiektu propio", adierazi dute.

Hauek dira eskola egunak eta taldeen banaketa:

  • A Taldea, astelehenak eta asteazkenak, 16:00-18:00.
  • B Taldea, astelehenak eta asteazkenak, 19:00-21:00.
  • C Taldea, astearteak eta ostegunak, 16:00-18:00.
  • D Taldea, astearteak eta ostegunak, 19:00-21:00.

Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, deitu edo idatzi zenbaki hauetara: 636 24 42 49 eta 645 79 61 27.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak