Nagusien Kontseilua eskertuta azaldu da, astearen balorazio positiboa eginez

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko urr. 4a, 11:58

Egubakoitzean egin zuten sukaldaritza ikastaroa, Bastida akademian.

Zapatuan borobildu zuten Pertsona Nagusien Astea, urriaren 1arekin batera, eta Arrasateko Nagusien Kontseiluak eskerrak eman gura izan dizkie era batera edo bestera parte hartu duten guztiei, baita Arrasateko herri osoari ere, "ekitaldi guztietara etortzeagatik eta jasotako babesagatik".

Era berean, komunikabideei ere eskerrak eman dizkiete kontseiluko kideek, antolatutako ekitaldi guztiei hedapena egin izanagatik. "Ibai-arte eta Ozenki elkarteei ere eskerrak, Adinekoen Nazioarteko Eguneko jai-ekitaldi guztietan egindako ekarpenagatik, baita Abaroako abesbatzari, Arrasate Musikali, Bastida akademiari eta abarrei ere".

Azkenik, Arrasateko Udalaren laguntza ere eskertu dute. "Udalaren laguntzarik gabe, irailaren 26tik urriaren 1era bitartean egin diren kultur eta jai ekitaldi guztiak antolatzea ezinezkoa izango litzateke".

Eskerrak emateaz gain, azkenik, azpimarratu dute Pertsona Nagusien Astearen balorazioa "oso positiboa" izan dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak