Euskal Kopa: Getxo izan da onena Iturripen

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko urriaren 2a

Finaleko une bat. Argazkia: Basketbasko.

EBA mailako Euskal Kopa jokatu da asteburuan Iturripen eta Getxo izan da onena. Gaur, urriak 2, jokatutako finalean Bilbao Basket taldea izan dute Getxokoek aurrez aurre eta gutxiagatik izan arren, garaipena lortu dute (82-84).  Azken laurdenean irauli du markagailua Getxoko taldeak.

Oso parekatuta egon dira indarrak Iturripeko kantxan. Lehen laurdenean bilbotarrak ziren nagusi (22-20) eta baita atsedenaldian (46-21) eta hirugarren laurdenean ere (67-62); baina, azken laurdenean Getxoko taldeak ondo estutu ostean bi puntugatik lortu dute garaipena (82-84).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak